Non ti piace? Non importa! Puoi restituire gli articoli fino a 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
Fino a 30 giorni per il reso
Gizakiaren ondoan, oso maila altura heldu dira Capeken arrabioak, haren kultura eta usadio asko bereganatuta. Itsusiak dira, baina ausartak eta langile amorratuak, eta itsasertzetako txokoetan bizi dira, marrazoetatik babesean. Van Toch kapitainak aurkitu zituen Indonesiako uharte urrun batean, jakin zuen munduak haien berri, eta liluratuta geratu zen. Baina gure musker xarmagarriak, gizakiaren esklabo bihurtuta, matxinatu egin dira. Izan ere, aurrera eginez beti, ikaragarri ugaldu eta zabaldu dira, inperialismoa eta nazionalismoa ezagutu dituzte, gero eta zati gehiago kentzen diote Lurrari: gizakia menderatuko ote dute? Imitatuko ote dute beren burua suntsitzeko bulkadan ere?Arrabioen gerra zientzia fikzioko klasiko handi bat da. Bigarren Mundu Gerraren bezperan idatzia da, Txekoslovakian, eta, liburuaren ezaugarri nagusietako bat den umoreagatik ere, agerikoa da hondamenaren itzala. Zoritxarrez, ordea, ez du batere gaurkotasunik galdu, eta orain eta hemen ere irakurtzekoa da.
Ciao! Sono Libroamiko, il tuo consulente di libri.
Come posso aiutarti?