Non ti piace? Non importa! Puoi restituire gli articoli fino a 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
Fino a 30 giorni per il reso
Udazkena iritsi da eta Mimi Augello, Salvo Montalbano detektibearen laguntzaile fidela, ezkontzekotan da. Baina denbora ez da alferrik igarotzen eta, ohi bezala, Montalbano krimen berri baten peskizan murgilduta dabil. Kasu berezia du eskuartean, delituaren gorpua falta baita. Bien bitartean, fruta ustelaren usaina ari da zabaltzen Vigata herrian. Baina usteldura ez da soilik frutarena, giza-usteldurarik ere ez da falta bere inguruan: finantzari batek eta bere laguntzaileak herriko jendea engainatu, dirua lapurtu eta desagertu egin dira. Herriko jendeak aurreztutako diruak ziren, burtsan jokatu eta jende xumearen aberastasun egarria estali behar zutenak. Baina iruzurgileek eta diruek hanka egin dute. Montalbanoren abilezia eta usaimenak orpoz orpo jarraituko die, eta asmatuko du ikerketaren korapiloa askatzen. Harrezkero, ?arnasa sakon hartu zuen. Eta gauak beste usain bat zuela ohartu zen: usain arin, fresko bat zen, belar berriarena, zitroin-belarrarena, menda-belarrarena?.
Ciao! Sono Libroamiko, il tuo consulente di libri.
Come posso aiutarti?