Non ti piace? Non importa! Puoi restituircelo entro 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
30 giorni per il reso
Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80ko urteetako nobelagintzan: Kcappo (1985), Irene (1987) eta Krisalida (1990). Hiru nobelak gertatzen dira baserri giroko munduak eta mentalitateak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio autoreak.Kcapp o nobelak lortu du hiruren artean arrakastarik handiena. Bi adiskideren arteko istorioa da kontatzen zaiguna, eta haien familiena. Pako Aristik Ernesto Guardiola eta Santos Aldabalde adiskideen bizitza kontatzen du, Ernesto jaio eta plaza agerian hiltzen duten arte. Bitarte horretan, gauza asko gertatzen da: adiskidetasun apurtuak, sexu-harreman biolentoak, haragikeria grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak?
Ciao! Sono Libroamiko, il tuo consulente di libri.
Come posso aiutarti?