Non ti piace? Non importa! Puoi restituire gli articoli fino a 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
Fino a 30 giorni per il reso
Iratzar fundazioko bi kideren arteko elkarrizketaren ondorio da liburu hau: Idoia Zengotitabengoak Floren Aoizi galdera sorta luzea egiten dio, gure garaia ulertu eta ditugun erronkak aletu nahian. Mamuaren irudia darabilte kapitalismo neoliberala eta horrek artikulatzen dituen zapalkuntzak izendatzeko. Horrela, neoliberalismoaren ezaugarritzea eta ibilbidea aztertzen dute, kapitalismoarekin dituen loturak eta gizartean zer modutan eragiten duen agerian uzteko. Ideia bat nagusitzen da gogoetan, besteen gainetik: neoliberalismoa herritarren burujabetza neutralizatzeko estrategia den heinean, herriaren eta herritarren burujabetza da neoliberalismotik harago egiteko gakoa. Neoliberalismo desdemokratizatzaileari, beraz, bazter guztietara zabaldu beharreko errotiko demokratizazioaz erantzun beharko zaio. Iparrorratza sailaren bigarren alea da liburu hau.