Non ti piace? Non importa! Puoi restituire gli articoli fino a 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
Fino a 30 giorni per il reso
Pentsiodunek azken bi urteotan egindako mobilizazio indartsuek erakutsi dute zein sakonak diren pentsio sistema publikoaren "krisia" elikatzen duten sustraiak. Liburu honen helburua da, hain zuzen, "krisi" hori hobeto ulertzeko gakoak eskaintzea, hainbat adituren eta pentsiodunen gogoeten bitartez. Ez dago soluziorako errezeta bakar bat; hain justu, liburuan zenbait aterabide seinalatzen dira, zailtasunak eta aukerak barne. Izan ere, konponbideak egon, badaude: ez da egia pentsio publikoek ez daukatenik etorkizunik, sarri hori sinetsarazi nahi zaigun arren. Nolanahi ere, aterabideak ez dira errazak, besteak beste pentsioen "krisia" estu-estu lotuta dagoelako gure gizartearen egiturazko beste arazo batzuekin, hala nola zahartzearekin, zaintza alorreko krisiarekin eta lan prekaritatearekin. Hau da, beste hainbat eztabaida sozial txirikordatzen dira pentsioen inguruko eztabaidarekin. Gainera, koronabirusaren krisiak, ezabatu ordez, inoiz baino gordinago eta larriago azaleratu du lehendik datozen eztabaida horiek bideratu beharra.
Ciao! Sono Libroamiko, il tuo consulente di libri.
Come posso aiutarti?