Non ti piace? Non importa! Puoi restituire gli articoli fino a 30 giorni
Non puoi sbagliarti con un buono regalo. Con il buono regalo, il destinatario può scegliere qualsiasi prodotto della nostra offerta.
Fino a 30 giorni per il reso
Sorgin dibertigarri hau Mari deitzen da, gauez jolasean ibiltzen da eta egunez, berriz, lo egiten du. Gaztelu sorginduan bizi da eta bere erratz hegalariaren gainean egiten du hegan, hamaikatxo sorginkeria egiten eta desegiten. Eta horrela dabil, harik eta ahots misteriotsu batek bere egitekoa eten duen. Baina, norena ote ahots hori?Alcántara eta Gusti tandema berriro itzuli da, aurreirakurleei eskainitako kartoizko honekin, ozenki partekatzeko ezin hobea. Hizki larria eta testu erritmikoa eta errimatua irakurketa autonomoan lehen pausoak emateko izenburu bikaina da honakoa. Gustiren ilustrazioek ekintza nabarmentzen dute eta errealitatetik fikziora bitarteko ibilbidea errazten dute, betiere kontakizunean erritmoa eta umorea galdu gabe; badakigu, bestalde, amaierak haur jolas sinbolikoaren hainbat une islatzen dituela.